Cookie Consent by Free Privacy Policy Generator

Gure eskualdeko Landa Garapenerako Eskualde Programa berria egiteko prozesua aurrera doa. Izan ere, joan den otsailaren 18an herritar guztiei irekitako hirugarren tailer parte-hartzailea egin genuen, beste behin ere, oso parte-hartze onarekin.

Saio honen helburua prozesuaren Zuzendaritza Batzordeak hautatutako esku-hartze ardatzen lehen proposamena lantzea izan da. Beste post batzuetan adierazi dugun bezala, LGEPa, Lurralde Garapeneko Planean oinarritu behar da; plan horretan, esku hartzeko 41 ardatz giltzarri definitu dira, hiru lurralde historikoetan garatu beharrekoak. Zerrenda horretatik, eta LGEPak egiteko metodologiaren jarraibideak kontuan hartuta, eskualde bakoitzak bere herrientzako 20 ardatz garrantzitsuenak aukeratu behar ditu.

Mahai bakoitzean, gaien arabera antolatuta, hautatutako ardatzak landu ziren eta proposamen oso interesgarriak atera ziren; LGEak eta INGOIN enpresak proposamen hauek landuko ditugu hemendik aurrera, dokumentua egiteko prozesuan ere txertatuz.

Eskerrik asko bertaratutako guztioi zuen ekarpen eta konpromisoagatik! 

Zalantzarik gabe, prozesu bizia izaten ari da, baina interes handikoa, hiru saio hauetan parte hartu duten eragileen lankidetzari esker, gure eskualdea garatzeko oso baliagarria izatea espero baitugu.

Añanako LGEk hainbat helburu ditu: sareak eraiki eta indartzea, proiektuak martxan jarri nahi dituzten pertsonei eta erakundeei laguntzea, lurraldean jarduten duten eta parte hartzen duten eragileekin lankidetzan aritzea eta, batez ere, aktiboki entzutea eta gure eskualdeko irtenbideen parte eta bultzatzaile izatea.