Cookie Consent by Free Privacy Policy Generator

EKAINAK 25 / JARDUNALDIA

              

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren datuen arabera, 2023an pertsona bakoitzeko ia 4 kilo fruitu lehor kontsumitu ziren Euskadin, eta horietatik ia kilo bat intxaurrak izan ziren. Kontsumo horretan, duela gutxi egindako ikerketa zientifikoek erakutsi dute zer-nolako onurak ekartzen dituen intxaurren kontsumo erregularrak pertsonen osasun kardiobaskularrean.

Hala ere, Euskadin kontsumitzen diren fruitu lehorren % 20 soilik ekoizten da bertan, eta horrek ate bat irekitzen du gure lurraldean intxaurrak bezalako fruituak ekoizteko eta merkaturatzeko.

Kaskarreko fruta-arbolek eta, bereziki, intxaurrondoek duten aukera ezagutzeko, ADR Añanak eta NEIKER-ek lankidetza estua dute duela 6 urtetik hona Euskadin fruitu horien bideragarritasuna, egokitzapen agroklimatikoa eta errendimendu onena eskaintzen duten barietateak aztertzeko proiektu batean.

Testuinguru horretan, NEIKERek jardunaldi tekniko bat antolatu du, ADR Añana, Viveros Galbis eta Alternativa de Cultivo Alaveses (ALCA) Landa Garapeneko Elkartearekin batera, oskoldun fruta-arbolen, batez ere intxaurrondoen, laborantzak lehen sektorerako duen potentziala erakusteko. Besteak beste, intxaurrondo-barietate desberdinak eta haien egokitzapen geografikoa aurkeztuko dira, eta Zanbranako finka esperimentalean egiten diren saiakuntzen emaitzak ezagutu ahal izango dira.

Ekitaldiaren lehen zatia ALCAren pabiloian izango da, Ribavellosan (Araba), eta bigarrena ADR Añanaren Zanbranako finkan, non NEIKERek 2020tik aurrera oskoldun fruta-arbolak landatzen dituen.

  • ANTOLATZAILEAK: Añana LGE, Viveros Galbis, ALCA eta NEIKER.
  • NORENTZAT: nekazaritza sektoreko profesionalak, administrazio publikoak, enpresak eta kudeaketa zentroak.

Añanako LGEk hainbat helburu ditu: sareak eraiki eta indartzea, proiektuak martxan jarri nahi dituzten pertsonei eta erakundeei laguntzea, lurraldean jarduten duten eta parte hartzen duten eragileekin lankidetzan aritzea eta, batez ere, aktiboki entzutea eta gure eskualdeko irtenbideen parte eta bultzatzaile izatea.