Oraingo honetan, Añana Landa Garapeneko Elkartetik, Añanako "Landa Garapenerako Eskualdeko Programa" egiteko prozesuari hasiera ematen diogu, eta zure ezagutza eta esperientzia izatea gustatuko litzaiguke, LGEPa egiteko prozesuan lagungarri izango den hurrengo inkesta betez.
Landa Garapenaren 7/2022 Legea dela eta, Eusko Jaurlaritzak, Hazi eta 18 Landa Garapenerako Elkarteen (LGE) bidez Lurralde Garapeneko Plana (LGP) definitzeko lana egin dute. Plan honek Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eskualde bakoitzeko garapen estrategikorako 41 ardatz jasotzen ditu, legeak ezarritako helburu estrategikoak lortzeko bidean.
Hurrengo urrats gisa, eta LGP oinarri hartuta, 2025-2030 aldian aplikatuko diren Eskualdeko Landa Garapenerako Programak (PCDR) definitzeko prozesua gauzatu behar dugu. Programa hauek eskualdea osatzen dugun entitate ezberdinen arteko elkarlanarekin burutuko diren ardatz estrategikoak eta ekintza-lerroak zehaztuko dituzte, gure eskualdeko garapen ekonomikoa sendotzeko eta bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin.
Horretarako, prozesu parte-hartzaile bat garatuko dugu, eta horrek gure eskualdeko egungo beharrak, aukerak eta oztopoak identifikatzen lagunduko digu. Hortik abiatuta, etorkizunerako nahi dugun ikuspegia guztion artean diseinatu ahal izango dugu.
Prozesu honetan zure ahotsa beharrezkoa dela uste dugu. Horregatik, inkesta hau helarazten dizugu, Eskualdeko Programa egiteko prozesuaren insumotzat balioko duena.