🎬 «Lo que queda de ti»: gure sustraiei eta etorkizunari begira
Datorren urriaren 22an, 17:30ean, «Lo que queda de ti» filma ikusteko aukera izango dugu Kuartangoko Zuhatzuko Antzokian.
Gure herrietan eta gure bizitzetan errotuta dauden hainbat gairen inguruan hausnartzera gonbidatzen gaituen filma da: sustraiak, ondarea, lurraldea, dolua, erabakiak, emakumeak, belaunaldi-erreleboa eta landa-eremuen etorkizuna.
Proiekzioaren ondoren, solasaldi eta eztabaidarako tartea izango dugu. Filmak planteatzen dituen gaien inguruan hitz egin, gure bizipenak partekatu eta geratzen denaz, aldatzen denaz eta datozen belaunaldientzat zer gorde nahi dugun hausnartzeko aukera izango dugu.
📅 Urriaren 22an
🕠 17:30ean
📍 Zuhatzu Kuartangoko Antzokian
Zure zain gaude! Zatoz filmaz gozatzera eta, ondoren, gurekin solasean aritzera. Animatu eta etorri!