LANDA GARAPENERAKO PROGRAMA
Landa Garapeneko 7/2022 Legeak ezartzen du politika instituzionalek bultzatu eta babestu beharreko jarduerak programaziorako oinarrizko bi tresnaren inguruan egituratuko direla:
· Lurralde-garapeneko programak (LGP)
· Landa-garapeneko eskualde-programak (LGEP)
LGEP-k datozen urteetarako Añanaren ikuspegi partekaturako estrategia eta ekintza-ildo giltzarriak egituratzeko tresna izan nahi du. Hori dela eta, funtsezkoa da plana egitean eragile, ikuspegi eta eskualdeko behar potentzial eta blokeatzaileen identifikazio bateratua barne hartzea.
2025ean, Landa Garapeneko 2025-2030 Eskualde Programa (LGP) definitzeko prozesuari ekin genion. Programa horrek, aldi honetan, lurraldea osatzen dugun entitateen artean lankidetzan gauzatuko ditugun ardatz estrategikoak eta jarduera-ildoak ezarri ditu, garapen ekonomikoa indartzeko eta gure eskualdeko bizi-kalitatea hobetzeko.
Dokumentuak:
- Añana LGEP
- II. Eranskina: Azterketarako informazio-iturriak
- III. Eranskina: Egoeraren analisia eta diagnostikoa